• fachada pinturas-ekain-grupo-rralmm1
  • fachada pinturas-ekain-grupo-rralmm2
Visítanos en facebook
Simulador de pintura Valentine

PVCa

Azken aldi honetan ahaztua izan bada ere, dekorazio-diseinu berriei esker suspertu da. Denetarik aurkituko dugu: diseinu modernoak, klasikoak, estanpazioak, etab. Oso imitazio onak lortu dira: marmola, granitoa, zeramika, zura, metala...

Estalki epela eta erosoa da PVCa. Gainera, oso ondo isolatzen ditu beroa eta soinua, eta alergiaren kontrakoa da. Erraz ipintzen da, eta mantentze-lan erosoa du.

Oso malgua da, ezin hobea bainugelak, sukaldeak, egongelak, eskailerak eta abar eroso eta merke berritzeko. Diseinu lauak eta erliebedunak dituzu aukeran.

Industriak, bulegoak, erakusketa-aretoak eta merkataritza-lokalak berritzeko sorta zabala dugu. PVC homogeneoak dira eta behar bakoitzera egokitzen dira.

Gainera, kola akrilikoa eta ukipen-kola ere salgai ditugu, PVCa ahalik ondoen jartzeko. Orobat, pletinak ditugu akabera egokia egiteko, eta xaboiak eta argizariak, behar bezala mantentzeko.

Eskatu aurrekontua, inolako konpromisorik gabe.

Etxea

Etxerako produktuei dagokienez, dekorazio-gaiak, sinfonierrak, esekilekuak, aterki-ontziak, pufak eta abar ditugu, baita leihoak estaltzekoak ere: estoreak, pertsiana bilgarriak, pertsiana veneziarrak eta neurrirako gortina-mota oro, oihal-sorta zabalarekin.

Gainera, oheak janzteko osagaiak ere aurkituko dituzue: edredoiak, zorro nordikoak, betegarri nordikoak eta kalitateko maindireak (%100 kotoizkoak zein tentzelezkoak, transpiragarriak eta iragazgaitzak).

Arte ederrak / Eskulanak

Artistentzat eta arte-joera dutenentzat, arte ederretarako eta eskulanetarako produktu asko ditugu, kalitate bikainekoak.

  • Olioak, akuarelak.
  • Metalezko eta zurezko astoak, zenbait tamainatakoak.
  • Mihiseak edo oihala jarritako euskarriak (neurrirakoak), kartoia, etab.
  • Teknikak ikasteko eta ariketak egiteko liburuak, besteak beste.
  • Maletak, kutxatilak eta kutxak (olioak, akrilikoak, akuarelak, pastela, haurrentzat).
  • Pintzel-aukera handia.
  • Espatulak, paletak eta ikatz-ziriak.
  • Osagarriak (goma-laka, bernizak, judeako betuna...).

Tresnak

Gure dendan, brikolaje-lanak egiteko behar dituzun tresna eta osagai guztiak jartzen ditugu zure eskura.

Halaber, profesionalentzako tresnak ere ditugu. Askotariko akaberak egiteko eta neurri askotako arrabolak, brotxak eta pintzelak ditugu, besteak beste; hau da, egin beharreko lanaren araberakoak.

Gainera, altzariak eta etxeko gainerako gauzak babesteko produktuak eskaintzen dizkizugu (plastikoak, kartoia, papera, zinta, etab.).

Laminatuak

Higadurarekiko, kolpeekiko, zigarreten erredurarekiko, marrekiko eta orbanekiko erresistentea. Aldi berean, irristagaitza da, kalitatearen arabera (AC3/AC4/AC5). Egokia da zenbait erabileratarako, bai etxean, bai industrian.

Diseinu eta kolore askotakoak dira, eta zur- eta zeramika-era asko imitatzen dutenak.

Zure beharretara ondoen egokitzen den laminatua aholkatzeaz gain, instalatu egin dezakegu. Laminatuak jartzeko elementu guztiak ditugu: profilak, pletinak, isolatzaileak eta zokaloak.

Alfonbrak eta moketak

Etxeari azken ukitua emateko, ezinbestekoa da zure estiloarekin bat datorren alfonbra on bat jartzea.

Gure dendan, hainbat katalogo eta alfonbra-mota aurkituko duzu, zure dekorazioa osatzeko.

Etorri eta aholku emango dizugu:

  • Artilezko alfonbrak eta klasikoak.
  • Poliamidazkoak, askotariko diseinuak dituztenak.
  • Binilozko alfonbrak (alergiaren kontrakoak).
  • Sisala, landare-zuntzak, algak, etab.
  • Pasilloetarako alfonbra luzeak.
  • Artilezko moketen, moketa akrilikoen eta abarren katalogoak.

Paper pintatuak

Duela urte batzuk, ez zen batere ohikoa hormak paper pintatuz apaintzea, paper horien diseinuak oso errepikakorrak zirelako eta hori ez zelako erakargarria. Gaur egun, ordea, paper pintatuak asko aldatu dira. Oraingo irudiak eta motiboak oso modernoak dira.

Kontuan izan behar da paper pintatuak asko irauten duela, oso erraz eta txukun jartzen dela, eta ez dela lehortzeko aparteko denborarik behar.

Egun, ez da beharrezkoa gelako horma guztietan papera jartzea. Zenbait lekutan ipintzen dira. Giroak nabarmentzeko edo banantzeko erabiltzen dira, hala nola, oheburuak, egongelak, pasilloetako zokaloak eta haurren logelak. Horri esker, gela bereziak lortzen ditugu.

Baina badira beste dekorazio-osagarri batzuk ere, lan gutxirekin norberaren ukitua azpimarratzeko aukera ematen dutenak: mendelak, stickerrak, etab.

Etorri eta gozatu lehen marketako gure paper pintatuekin. Sorta zabala dugu, imajina ditzakezun estilo eta testura guztietakoak: haurrentzat, gazteentzat, modernoak, klasikoak, etab. Gainera, paper pintatuetan berri-berriena ikusteko aukera izango duzu: hormetan eta ateetan ipintzeko horma-argazkiak, motibo askotakoak.

200 bilduma baino gehiago ditugu; 10.000 eredu, gutxi gorabehera.

Industria pintura

Industrian erabiltzen diren materialen ezaugarriak etxean erabiltzen direnez bestelakoak dira. Izan ere, instalazioen (fisikoa, kimikoa, etab.) eta haietan egiten diren produktuen erabilera-baldintzak oso gogorrak dira. Oso material espezifikoak eta arautuak erabiltzen dira, baina, hala ere, hori guztia bat etor daiteke harmoniarekin eta funtzionaltasunarekin.

EKAINen, kalitate handiko produktu asko dugu industriarako. Kolore-sorta zabala dugu eta berehala zerbitzatzen ditugu produktuak. Hauek dira, besteak beste:

  • Epoxia: hormigoizko zoruetarako eta seinaleztapenerako.
  • Klorokautxua: makinetarako eta egituretarako.
  • PVCzko eguzki-oihaletarako esmalte malgu berezia.
  • Lehortze azkarreko esmalteak.
  • Esmalte metalikoak.
  • Geruza bakarreko esmalte unibertsalak: altzairua, aluminioa, PVCa, etab.
  • Poliuretanoak: makinak, egiturak, zoruak, etab.
  • Esmalte testuratuak.
  • Gainera, askotariko espraiak ditugu, oro har industrian erabiltzeko.

Bernizak

Zura elementu funtzionala eta apaingarria da, denok suspertzen gaituena. Bizirik sentitzen dugun elementua da, epeltasuna transmititzen diguna. Baina, txarto zainduta dagoenean, atsekabea sortzen digu.

Berniz-sorta zabal-zabala dago. Hori dela eta, gure dendan, ideiak argituko dizkizugu, berniz, lasur edo babes bat erosterakoan.

Zurak etengabe jasotzen ditu erasoak: organikoak (lizunak, algak, intsektuak, etab.), klimatikoak, eguzki-erradiazioa (UVA izpiak), kutsadura, giro-hezetasuna, etab. Hortaz, produktu-sorta oso zabala da.

Hori dela eta, edozein egoeratara edo arazotara egokitutako produktu ugari ditugu:

  • Prebenitzeko edo osatzeko tratamenduak, hondoak, pipi-hiltzekoak, etab.
  • Zur-tinduak.
  • Lasur mateak eta satinatuak.
  • Tindu-berniza, itsas berniza, eguzki-iragazkiduna, sintetikoa, poliuretanozkoa, gel-itxurakoa, uretakoak, etab.
  • Poro-estalgarriak, nitrozelulosa-lakak, uretakoak, etab.
  • Argizariak, leungarriak, xaboiak...

Produktu guztiak lehen marketakoak dira, kalitate handikoak.

Dekorazio pintura

Koloreak gela jakin baterako sortu nahi den giroan du eragina. Horrez gain, pertsonen afektuekin, sentimenduekin eta hautemate pertsonalekin lotutako estimuluak eragiten ditu.

Etxeko geletako hormak eta sabaiak dekoratzeko koloreak ondo aukeratuz eta konbinatuz gero, sentsazio positiboak eta nasaigarriak transmititzen dituzte. Beraz, garrantzitsua da beraz gela horietako koloreak zuzen aukeratzea eta harmonizatzea, denbora asko ematen baitugu haietan.

Margotzea askoz gehiago da berritzea baino. Giro bat sortzea da, etxeko txoko bakoitza gustura egoteko leku bihurtzea; izan ere, koloreek euren bizitza dute eta askotariko emozioak adierazten dituzte.

EKAIN pintura eta dekorazioa-n, bilatzen ari zaren kolorea aukeratzen lagundu eta berehala prestatuko dizugu, nahi duzun materialean eta akaberan.

Pintura-mota oro eskaintzen dugu, ur- zein disolbatzaile-pinturak:

  • Barruko eta kanpoko pintura plastikoak, geruza bakarrekoak, ekologikoak, binilo-pinturak, etab.
  • Orban-kontrakoak, hezetasun-kontrakoak, lizun-kontrakoak, etab.
  • Edozein prestakinetarako inprimazioak, akrilikoak, sintetikoak, fosfatatzaileak, martelea, beroaren kontrakoak, arbelezko klorokautxuak, sanitarioak, lauzak, metalikoak, purpurinak, etab.
  • Produktu guztietarako disolbatzaileak, baita ekologikoak ere.
  • Desurgetzaileak, leungarriak, desoxidatzaileak, masillak, hidrofugatzaileak, graffiti-kontrakoak, olioak, etab.
  • Mota eta kolore askotako espraiak.

Gure kolore-makinarekin, berehala egiten ditugu sistema guztien (RAL, NCS, STD, etab.) erreferentziak. Erreferentzia edo material jakin bat baduzu, lortu egingo dizugu.

Gure dendako produktu guztiak lehen marketakoak dira eta profesionalek bermatuta daude. Horri esker, aholkurik onenak emango dizkizugu.